• asto
asto hilari uzkitik lasto/olo/zuku
aukera igarota lagundu nahi duenari egiten zaion erantzukia.
es a burro muerto, la cebada al rabo; a buenas horas mangas verdes.
• bale
batean kale, bestean bale
ALD: baleko bat eta kaleko asko
es una de cal y otra de arena.
• barru
barruan barrukoak
kanpoan utzi nahi direnak sartu ez daitezen ateak ixtean esaten den espresioa.
• egin
nireak egin du, eta eginago ez dut uste
kinka larri batetik irteten saiatzean erabiltzen den esaldia.
• erdu
ez erdu eta ez merdu
zerbait ez duela axola adierazteko esapidea.
es ni fu ni fa.
• festa
ezer ez eta festa
es al final nada.
• joan
gurea joan da
zahartu gara.
es se nos ha pasado el arroz.
• kaka
kaka egin eta bere adi
norbaitek bere lan baten berria atseginkeriaz zabaltzen diharduenean erabiltzen den esaldia.
• kakatsu
astegunean apaindu eta jaiegunean kakatsu
ALD: aste gorriz eder, jaian kakatsu
• makila
ez sartu horien artean makila hautsiekin
es no te fíes de ellos.
• oilasko
ordainez, oilasko!
zitalkerian esana: zuk egin didazuna egiten dizut nik zuri
es una por otra; donde las dan las toman.
• on
on hutsa, kaka hutsa
onegiak direnen kontrako espesioa.
• pagu
ondo eginen pagua, ate ostean palua
• poz
nire poza putz!
ALD: gure pozak putzura, amets zoroen modura!
en it’s gone down the drain!
es ¡mi gozo en un pozo!
fr c’est bien ma chance !
• pronto
hartzeko pronto eta emateko tonto
maiz hartzen edo eskatzen eta nekez ematen duenarekin erabiltzen den esaera.
ALD: emateko pronto, hartzeko tonto
→ Egurra emateko pronto, hartzeko tonto.
• pupu
zuri baten pupua eta lau zuriko trapua
ALD: erreal biren pupua eta bi pezetaren trapua; ardit baten pupua eta txanpon baten trapua; boxentimoko pupua eta hamar xentimoko trapua
• putz
hitzak ederrak eta putzak minak
aurrez ele ederrez ari baina gero zitalkakeriak egiten dituenaz esaten da.
hori eta astoaren putza, igualak
gauza bat erraza denean esaten da.
• puzker
nork bere puzkerrari Don Fernando, eta besterenari kaka-mokordo
nork bereari, nahiz eta eskasa izan, bertute handikoa deritzo; besterenari, ezdeuskeria.
• urre
hara urrea kakaren neskame!
gauzak behar luteketenaren alderantzizkoak direla adierazteko esaera.
es el mundo al revés.
• zahi
zahietan zuhur, irinetan ero
balio gutxiko gauzekin, neurritsu; balio handikoekin, xahutzaile.
ALD: errealaren zuhur eta dukataren ero; zuhur arditaren, ero dukataren
Iruzkin berriak