Kakaren historian barrena (eta III)

Kakazuloan

 

Kaka behe-mailako hitza dugu. Gorotzari aplikatuta, erdarazko “caca” ez bezala, ez da haur-hizkerakoa, ezta eufemismoa ere. Beste erabileretan, gogortasun maila aldakorra du. Bestalde, irain eta esapide zantarrak sortzeko aproposa izateaz gainera, funtsezko elementua dugu erregistro kolokialean, artikulu honetan ikusiko dugunez.

Irakur geio Kakaren historian barrena (eta III)

Kakaren historian barrena (II)

Kaka-aspertua

 

Kaka eta kaka egin hitzek presentzia oparoa izan dute XX. mendeko ahozko jardunean. Aldi berean, sinonimo asko erabili dira haien ordez, ziurrenik ez zirelako guztien belarrien gozagarri izango. Baina askok zakartasun bizi hori maite izan dute, eta hamaika atsotitz, kanta eta abar sortu dira kakaren plastizitate sinpatiko bezain zikin hori baliatuta.

Irakur geio Kakaren historian barrena (II)

Kakaren historian barrena (I)

Kaka putza

 

Artikulu honetan, kaka hitzaren idatzizko erabilera historikoari erreparatuko diogu. Euskara batuaren aurreko denboretan, berba hori herri-literaturan erabili izan da beti. Ez, ordea, haur-hizkerako termino gisa. Aitzitik, kutsu zakar samarra izan du orokorrean, eta badu gaur egun ere, nahiz eta hitzaren infantilizazio prozesua aurrera doan.

Irakur geio Kakaren historian barrena (I)

Jijauaren aurkezpena

 

Hizkera kolokial batu autonomo bat sustatzea, euskaldun guztientzat balioko duena: horra Jijaua proiektuaren xedea. Horrenbestez, nazio-mailako ekimena da eta, ondorioz, antieuska├▒olista. Izan ere, ahalik eta gehien arindu nahi dugu espainolak euskarazko jardun informalean duen zama, kaltegarria deritzogulako EH osoko euskaldunen batasunerako, bai eta euskararen biziraupenerako ere.

Irakur geio Jijauaren aurkezpena