kaka

1 iz
uzkitik iraizten den digestio hondakina.

  • Kaka pila bat.
  • Kakaz beterik.
  • Kaka usaina.
  • Kaka mokordo bat zapaldu diat.

en shit, crap.
es mierda.
fr merde.

sarrera erlazionatuak
fula, sats; mokordo (1)

 

2 iz
inongo baliorik ez duen gauza; gaitzesgarria edo gogaikarria den gauza.

[indargarriak: alu, huts, ostia, puta, putz, ustel, zahar]

  • Ez da sinestekoa zenbat kaka esan eta idatzi egiten den Frantzian, ondo-ondo apaindua, hori bai.
  • Liburu hori kaka hutsa da.
  • On hutsa, kakutsa.
  • Bizitza kaka puta bat da, gero hil egiten zara.
  • Zelako kaka putza gaurko saioa!
  • Zuen kaka ustel horrek jende asko bidali dik zulora.
  • Bi hitzetan azaldu zidan: “Kaka putza da, kaka putz ustela”.
  • Kaka zaharra dun ordenagailu hori, trabatuta gelditzen dun behin eta berriz.
  • Kaka zahar horretan sinetsi nahi badu, ongi, ez zait axola.

en piece of crap.
es (puta) mierda (pinchada en un palo).
fr merde.

sarrera erlazionatuak
[gauza] kaka mindu, mokordo (2), zakurraren putz (1); [gauza zein pertsona] euli-kaka, txori-kaka

 

3 interj
nahi edo espero ez den zerbait gertatzen dela ikustean erabiltzen den hitza.

  • Kaka, alferrik galduiat oingua’re!
  • Kaka, ez dakit nola moldatu naizen, baina itzuli naiz hasierara berriro.

[indargarriak: alua, arraioa, mokordo(a), ostia, puta, putza, ustela, zaharra]

  • Kaka arraioa, alde hemendik!
  • Erraten zuen bere kolkorako, «Kaka mokordo! Kaka mokordo! Kaka mokordo!».
  • Baina, zer kaka ostiatan ari zara?
  • «Kaka puta», oihukatu zuen bere baitarako.
  • Kaka putza! Ez du ba orbel guztia eraman!
  • Pottoko haserretu egin da: «Kaka, kaka ustela! Lapurrak, hemen denak lapurrak!».
  • Kakazarra! Bapo izorratu gaitik.

sarrera erlazionatuak
[gogorrak] amaperra!, amatxerria!, brrrrtxo!, fula! (1), futro!, kaka morralean (2), kakazotz!, kontre!, ostiak eta bi, hamabi!, putalarru (1), txifarra!; [tartekoak] ala sarde!, amatxitxia!amorratua!, arraioa!, biek bola!, futxo!, putz-erroskilla (2); [leunak] alo! (2), aiko (3), berrogeia!, demontre!, hau da, e!, hospaz!, jes!, ou!, ozpina!, ziza! (1)

 

4 adj
gogaikarria, arbuiagarria, ezdeusa; [eguraldia] txarra.

  • Huraxe da benetan atso kaka.
  • Lan kakori utzi berko huke.
  • Zeregin kaka, pitxoikuan kaxan atakadore zulua eitia.
  • Edu, ez ezaala sekula diesel kaka bat eros, ez ezaala!
  • Gaur denborale kaka daukagu!

en crappy, shitty.
es de mierda.
fr de merde, merdique.

sarrera erlazionatuak
[gogorrak] alu (2), bolatu (3), bort, golatu, herresta, gorotz, izorra, kakatsu (3), ostia, puta (5), zerri (2), zikin; [arinak] arraio (1), arranpalo (3), bagastu, botiga (2), deabru, demonio, demontre, erre, futxo (2), kiskil, kontra, lupu, ozpin (1), putz (3), tzar, zentella, zulatu (5); [ezkerrean doazenak] demontreen, kaka (5), urde (2)

 

5 [kaka-]

aurzk
gogaikarria, arbuiagarria, ezdeusa.

  • Hau bai kaka-bizitza!
  • Zuen kaka-hizkera hori, zuen kaka-herrira joango zaretenerako gorde.
  • Nazka ematen dit kaka-lan horrek.

sarrera erlazionatuak
kaka (4), kakatsu (3), mokordo (3)

 

« Hiztegiaren aurkibidera