zakurraren putz

1 iz esap
ezer balio ez duen gauza.

  • Zerbait bazelakoan eta azkenean hutsa, horrek ez dik balio zakurraren putza.

en (fucking) piece of shit.
es (un) cagao, puta mierda.
fr grosse merde.

sarrera erlazionatuak
astaputz (2), euli-kaka, kaka (2), kaka mindu, mokordo (2), putz (1), txori-kaka

 

2 interj [zakurraren putza!]
esandakoa ez dela sinesten edo onartzen adierazteko haserrezko esamoldea.

  • Egongo dela denontzat? Bai, zakurran putza!

en bollocks!, my arse!
es ¡y una mierda!, ¡las narices!
fr mon cul ouais !

sarrera erlazionatuak
ateritako haizea daukazu!, badakizu!, bost!, bota gatza!, bota nazazu haitzik haitz!, eguraldi ederra dago!, etzitekek/n!, ez dago astoa lohian!, halakoan bi!, horixe berori!, latz (3), sartu amonari!, zeuri!

 

eta zakurraren putza

espr
zerbait espero edo nahi bezala ez dela gertatu adierazteko esapidea.

  • Kamusada ederra hartu du mutilak, berarekin ezkonduko zela eta zakurraren putza.

sarrera erlazionatuak
eta kaka

 

zakurraren putza zuretzat!

[zakurraren ordez zakurren erabil daiteke]

interj
norbaiti mespretxua adierazteko moldea.

  • Zakurren putza hiretzat! Ulertzen? Ba emak bakia!

sarrera erlazionatuak
aforra zaitez!, atzeman ezazu hortik!, bekereke zuri!, egiozu amari!, inproma zaitez!, izorra zaitez!, izorratzea (aski) duzu!, jan kaka!, kaka …(ri)!, kaka (bat) zuretzat!, kaka egin (4), tira horrantzago!; antzarak ferratu, popatik hartu

 

« Hiztegiaren aurkibidera