1 ad esap
defekatu.
- Ohean kaka egin duenak, burua gorenik.
- Kaka ederra egin du, gogor eta lodi.
en shit, crap.
es cagar.
fr chier.
sarrera erlazionatuak
aingura bota, fulatu, iroldu, jakondu, kakagin, kakatu (1), sastu, sats egin, zulatu (3)
2 ad esap
erratu, zerbait txarto egin; porrot egin.
- Irabazten hasi zuan, baina azkenian kakin zian.
en balls up, fuck up.
es cagarla, joderla, pifiarla.
fr foutre en l’air, merder.
sarrera erlazionatuak
atzeko horma jo, piper itzuli, porru-jorra jo, putza egin, toton egin (2), txikotetik egin (1)
3 ad esap
mespretxatu, erdeinatu.
- Kaka egiten diot nik alkandora bat besterik ez duen gizonari.
- Kakiteiat! [= fuck you!; je t’emmerde !’]
- Kakiteiot… [= ‘me cago en…’]
es cagarse en.
4 ad esap
norbaiti haserrea edo arbuioa adierazteko esamoldea.
- Esaiozu zure lagun horri kakiteko.
- E, hi, kakain!
- Kaka egizak hik ere!
en go to hell.
es irse a la mierda.
fr aller se faire (foutre/enculer).
sarrera erlazionatuak
aforra zaitez!, atzeman ezazu hortik!, bekereke zuri!, egiozu amari!, inproma zaitez!, izorra zaitez!, izorratzea (aski) duzu!, jan kaka!, kaka …(ri)!, kaka (bat) zuretzat!, tira horrantzago!, zakurraren putza zuretzat!; antzarak ferratu, popatik hartu
5 ad esap
behar bezala ez funtzionatu; matxuratu.
- Land Roverrak kakin du ta oinez jun berkou.
en be on de blink; conk out.
es ir de culo; petar, joderse.
fr déconner; tomber en rade.
6 ad esap
bost axola izan.
- Ontsa kakiten diat nik horrezaz.
en give a shit/fuck.
es sudársela, refanflinflársela.
fr s’en foutre, s’en contrefoutre.
sarrera erlazionatuak
parra jo, putza izan, uzki-pasa egin
► kaka egina
1 adb
mozkortuta.
- Gaur ere kaka eginda etxeratu da ama.
en pissed, sloshed.
es cocido -a, mamado -a.
fr bourré(e), rond(e).
sarrera erlazionatuak
tantiko; kaleak neurtu; belztu, inkatu, kakatu (2), kakotu, kargatu (2), sasoitu, sats egin (2), tantikatu (1), teteletu, txepeldu
Oharra
Ikus Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasean herriz herriko formak mozkor(ti) eta mozkor-mozkor eginda kontzeptuetarako.
2 adb
leher eginda.
- Gaur kakina naiz.
en knackered, shattered, worn out.
es petado -a, hecho -a mierda, reventado -a.
fr claqué(e), crevé(e), (e), vidé(e).
sarrera erlazionatuak
atzeko larakoa jota, brageta eginda, harrapatuta, kakinduta; kaskatu (2), leher kaka egin, nekaporratu, neka-urratu
► -z kaka egina
adj esap (irain.)
zitala, erdeinagarria.
- Putez kakein batzuek gobernatzen gaituzte.
- Beste putar bat alu gaiztoz kaka egina!
es hijo -a de…, malparido -a.
► kaka egitera
[bidali, bota… aditzekin]
1 adb
leku txarrera.
Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.
- Kaka egitera bidali du lana.
en to hell, down the toilet.
es a la mierda, a tomar por culo.
sarrera erlazionatuak
kakaginera (1), kakatara; antzara(k) ferratzera, ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara
2 interj [kaka egitera!]
nahigabea, haserrea edo arbuioa adierazteko esamoldea.
- Kaka egitera!
en fuck it!
es ¡a la mierda!, ¡a tomar por culo!
sarrera erlazionatuak
kakaginera (2)
► kaka egitera joan
1 ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.
- Joan daitezela kaka egitera!
[beste aditz batzuekin]
- Habil kaka egitera!
sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), haizea hartzera joan, ipurdira joan, kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan, txakurraren salara joan (1)
2 ad esap
erreka jo, porrot egin.
- Kakitera joan ziren gure itxaropenak.
sarrera erlazionatuak
demontreetan gora joan, kakaginera joan (1), kakalastatu, kakaztu (2), pikutara joan (2), txakurraren salara joan (2)
« Hiztegiaren aurkibidera
Iruzkin berriak