pikutara

[bidali, bota… aditzekin]

adb
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Pikutara bidali zuen, egindakoaz jabetu zenean.
  • Botako zaitut pikutaraino!

en to hell, (tell) to piss off.
es a la mierda, al carajo.
fr (envoyer) se faire foutre/mettre.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara

 

pikutara joan

1 ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Joan hadi pikutara!
  • Nigatik pikutara joan haiteke.

en go to hell, fuck off, piss off.
es irse a la mierda.
fr aller se faire foutre/mettre.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), haizea hartzera joan, ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan, txakurraren salara joan (1)

 

2 ad esap
erreka jo, porrot egin.

  • Pikutara joan ziren gure irabaziak.

en be shot to shit, go down the pan.
es irse a la mierda, irse al carajo.
fr foirer, merder.

sarrera erlazionatuak
demontreetan gora joan, kaka egitera joan (2), kakaginera joan (1), kakalastatu, kakaztu (2), txakurraren salara joan (2)

 

« Hiztegiaren aurkibidera