ferafutro

adb
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait edo zerbait modu txarrean bidaltzeko edo kentzeko erabiltzen da. Frantses faire foutre esapidetik mailegatua den arren, ez da hura bezain zakarra.

  • Habil, hoa ferafutro, nahi haizen lekura!
  • Alproja hori ferafutro igorri behar dun.
  • Ferafutro despeitu ninduen.
  • Auto hori kentzak hortik ferafutro!

en to hell.
es a tomar vientos.
fr (aller, envoyer) se faire foutre/voir.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara

 

ferafutro utzi

ad esap
baztertu.

  • Sekulan ez direla haren mailara helduko, eta ferafutro utzi dituzte!
  • Zahartu naizenean indarrik gabe, orok utziren naute bertan ferafutro.

 

« Hiztegiaren aurkibidera