antzarak ferratu

adb esap [agindu gisa erabilia]
haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazteko espresioa.

  • Antzarak ferra itzak!

en get lost, take a running jump.
es irse al cuerno, irse hacer puñetas.
fr aller voir ailleurs si j’y suis.

sarrera erlazionatuak
popatik hartu; aforra zaitez!, atzeman ezazu hortik!, bekereke zuri!, egiozu amari!, inproma zaitez!, izorra zaitez!, izorratzea (aski) duzu!, jan kaka!, kaka …(ri)!, kaka (bat) zuretzat!, kaka egin (4), tira horrantzago!, zakurraren putza zuretzat!

 

antzara(k) ferratzera

[bidali, igorri… aditzekin]

adb esap
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Antzara ferratzerat, zuen sainga, lausengu ta gezur guziekin!
  • Antzarak ferratzera bidali ditu denak.
  • Airez aire antzara ferratzera igorri zuen.

en to hell.
es al cuerno, a hacer puñetas.
fr (envoyer) balader.

sarrera erlazionatuak
ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara

 

antzara(k) ferratzera joan

1 ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Habil antzara ferratzera!
  • Hoa antzarak ferratzera!
  • Eta jaun horiek aldiz joanen zirela… antzara ferratzerat!

en get lost, take a running jump.
es irse al cuerno, irse hacer puñetas.
fr aller voir ailleurs si j’y suis.

sarrera erlazionatuak
haizea hartzera joan, ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan, txakurraren salara joan (1)

 

2 ad esap
hil.

  • Antzarak ferratzea jon da.

en snuff it.
es estirar la pata.
fr casser sa pipe.

sarrera erlazionatuak
hanka hoztu, mahutu, ziflatu; garbi

 

« Hiztegiaren aurkibidera