izorra zaitez!

interj (oies.)
norbaiten kontra mespretxua adierazteko esapidea; egoera txar bat etsipenez eraman dezala norbaiti esaten zaion esapidea.

  • Izorra hadi to, aski huen goizago etortzea!

[beste pertsonekin]

  • Izorra dadila, ez dik bertzerik merezi!
  • Izorra zaitezte orain zuen trajerik hoberenarekin!

Erabilera oharra
Izorrai! forma laburtua pertsona guztiekin erabil daiteke.

  • Ba orain, entzuzue: izorrai!

en fuck you!; fucking well put up with it!, tough shit!
es, ¡que te jodan!; ¡jódete! ¡te jodes!
fr va te faire foutre !; tant pis pour toi !

sarrera erlazionatuak
aforra zaitez!, atzeman ezazu hortik!, bekereke zuri!, egiozu amari!, inproma zaitez!, izorratzea (aski) duzu!, jan kaka!, kaka …(ri)!, kaka (bat) zuretzat!, kaka egin (4), tira horrantzago!, zakurraren putza zuretzat!; antzarak ferratu, popatik hartu; atxiki hori!, eutsi amua!, izorra zaitez eta zaude!

 

« Hiztegiaren aurkibidera