popatik hartu

adb esap [agindu gisa erabilia]
haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazteko espresioa.

  • Hartzan popatik, atso puta!

en piss off, to go off.
es
irse a tomar por [el] culo/saco.
fr
aller se faire enculer/foutre/niquer.

sarrera erlazionatuak
antzarak ferratu; aforra zaitez!, atzeman ezazu hortik!, bekereke zuri!, egiozu amari!, inproma zaitez!, izorra zaitez!, izorratzea (aski) duzu!, jan kaka!, kaka …(ri)!, kaka (bat) zuretzat!, kaka egin (4), tira horrantzago!, zakurraren putza zuretzat!

 

popatik hartzera

[bidali, igorri… aditzekin]

adb esap
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Betiko neska-lagunak popatik hartzera bidali zuenetik noraezean zebilen.
  • Popatik hartzeko esan dio azkenean.

en (tell) to piss off, (tell) to go off.
es a tomar por [el] culo/saco.
fr (envoyer) se faire enculer/foutre/niquer.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara

 

popatik hartzera joan

ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Zoaz popatik, neska!
  • Doala popatik hartzera eta goazen hemendik!

en go fuck oneself, screw off.
es irse a tomar por [el] culo/saco.
fr aller se faire enculer/foutre/niquer.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), haizea hartzera joan, ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan, txakurraren salara joan (1)

 

« Hiztegiaren aurkibidera