txakurraren salara

[bidali, bota… aditzekin]

adb
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Txakurraren salara bidaliko nuen gustura, baina ezer esan gabe alde egin nuen.
  • Lagunek txakurraren salara bota zuten.
  • Bidali zuen autubatzailea txakurran salan pasiatzera.

en (send) packing.
es a paseo.
fr (envoyer) promener.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira

 

txakurraren salara joan

1 ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Zoaz txakurraren salara!
  • Hau da honenbeste arretaz gorde beharreko kutxa?, doala dena zakurraren salara!
  • —Baina nora joan biazu, gizona? —Nora juango naiz? Zakurraren gelara…!

en go to hell.
es irse a paseo.
fr aller se faire voir.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), haizea hartzera joan, ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan

 

2 ad esap
erreka jo, porrot egin.

  • —Gureak egin du. —Zer egin? —Joan ginen gu txakurraren salara, gure irabaziak joan ziren pikutara.

en be shot to hell, go down the tubes.
es irse al carajo, irse a paseo.
fr tomber à l’eau, partir en couille.

sarrera erlazionatuak
demontreetan gora joan, kaka egitera joan (2), kakaginera joan (1), kakalastatu, kakaztu (2), pikutara joan (2)

 

« Hiztegiaren aurkibidera