haizea hartzera

[baita ere haize, haizeak]

adb [bidali, bota, joan… aditzekin]
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Aprobatu zuenian haizia hartzera bidali zituen liburuak.
  • Bota itzatzu denak haizea hartzen eta zatoz nirekin.
  • Kolpeaz hilda lez jausi zen lurrera konorte barik, eta buruan beti daraman kaskoari eskerrak, osterantzian badoazkio garunak haiziak hartzen!

en (tell) to take a hike.
es a tomar vientos, con viento fresco.
fr (envoyer) sur les roses.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, ferafutro, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren ipurdira, txakurraren salara

 

haizea hartzera joan

[baita ere haize, haizeak]

ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Zoaz haizea hartzera!
  • Haizeak artzera joan!

[beste aditz batzuekin]

  • Segizak haize hartzera!

en take a hike.
es irse a tomar vientos, irse con viento fresco.
fr aller se faire voir.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren ipurdira joan, txakurraren salara joan (1)

 

« Hiztegiaren aurkibidera