txakurraren ipurdira

[baita ere ipurtzulora]

adb (oies.) [bidali, igorri… aditzekin]
leku txarrera.

Erabilera oharra
Norbait modu txarrean joanarazteko edo norbaiti haserrea edo gaitzespena adierazteko erabiltzen da.

  • Azkenean txakurraren ipurdira bidali behar izan diat.
  • Zakurraren ipurtzulora igorri du.

en (tell) to piss off.
es a mamarla, al carajo.
fr (envoyer) se faire voir.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera, ferafutro, haizea hartzera, kabarra ontzera, kaka egitera (1), kakaginera (1), kakatara, pikutara, popatik hartzera, porru(ak) landatzera, txakurraren salara

 

txakurraren ipurdira joan

[baita ere ipurtzulora, ipurdian barna]

ad esap [esk. agindu gisa erabilia]
arbuio bizia adierazteko espresioa.

  • Zoazte txakurraren ipurdira denok!
  • Zoaz zakurran ipurdian barna!

[beste aditz batzuekin]

  • Habil txakurraren ipurdira!
  • Segi ezak (edo hadi) zakurraren ipurtzulora!

en piss off, screw off.
es irse a a mamarla, al carajo.
fr aller se faire voir.

sarrera erlazionatuak
antzara(k) ferratzera joan (1), haizea hartzera joan, ipurdira joan, kaka egitera joan (1), kakaginera joan (2), kakatara, pikutara joan (1), popatik hartzera joan, porru(ak) landatzera joan, txakurraren salara joan (1)

 

« Hiztegiaren aurkibidera