Zunkak

Zunkak ohiko esapide edo espresio konpaktuak dira, kontrakzio-maila handikoak. Zunka edo kolpe batez esaten dira, eta hizkera laburtua ezagutzen ez duenak ez ohi ditu behingoan ulertzen. Sekzio honetan, jartzen joango gara ezagutzen eta aurkitzen ditugun zunka guztiak, betiere euskara batura moldatuak.

Heure ekarpena egin nahi badunk, utzi mezutxo bat Kontaktua atalean.

 

bantxut, mantxut

badantzut [‘bai, entzuten dizut; zer esan duzu?’]

bau-; bu-

badu-: baut, bauk; buk…

be(h)au-; be(h)a-

behar du-: behaut, beaute; behazu…

besteipe

besterik gabe

bez

bere ez: neupez, zeupez

biau-; biu-

behar du-: biaut, bihauk, bia(ug)u; biut, biuk, bi(g)u…

biako-

beharko du-: biakot, biakozu, biakok, biakozue…

bida

behar da

duike

dudarik gabe

eoikoiz

eroriko haiz

eongoa

egongo da/gara

etorkok

etorriko duk

etxamon

ez jaramon [‘ez egin kasurik’]

ezebez

ezer (b)ere ez

eztaipa

ez dakit ba

halaukala?

hala duk ala?

ideikez/ideipez

ideiarik ere/be ez

ikusku

ikusiko dugu

ingu

egingo dugu

nitaipa!

nik dakit ba!

notxakin?

nork jakin?

paube

pagatu gabe

zeinguba

zer egingo dugu bada

zeiteko?

zer egiteko?