putz

1 iz
gauza hutsala, ezereza; ezer ez.

  • Horrek eztik putzik balio!
  • Putza badakik hik.
  • Horri etzaio putzik ere entenditzen.
  • Betaurreko alu hauekin putzak ikusten ditut.
  • Politikan egunero ikusten dugu: aurretik hitz ederrak eta atzetik putzak.

en (a) damn, damn-all, sod all.
es (una) higa, (una) mierda, ni hostias.
fr que dalle.

sarrera erlazionatuak
astaputz (2), euli-kaka, kaka (2), kaka mindu, mokordo (2), putz (1), txori-kaka, zakurraren putz (1)

 

2 iz pl
harropuzkeria.

  • Ezin ditut eraman morroi horren putzak!

en cockiness.
es chulería.

 

3 adj
hutsala, ezdeusa; petrala.

  • Gauza putz eta erraz samarra dun hori.
  • Itzaliko al duk telebista putz hori?

sarrera erlazionatuak
[arinak] arraio (1), arranpalo (3), bagastu, botiga (2), deabru, demonio, demontre, erre, futxo (2), kiskil, kontra, lupu, ozpin (1), tzar, zentella, zulatu (5); [gogorrak] alu (2), bolatu (3), bort, golatu, herresta, gorotz, izorra, kaka (4), kakatsu (3), ostia, puta (5), zerri (2), zikin; [ezkerrean doazenak] demontreen, kaka (5), urde (2)

 

4 adj
harroputza.

  • Dirudun putzak baino bihotz hobekoa.

sarrera erlazionatuak
ahuntz, arranpalo (1), artobero (1), bapo (4), gibel-gaizto, haizeputz, handiputz, harroputz, kaka-loratu, mandar, parrat (1), putz-erroskilla (1), putzontzi, zorri piztu

 

5 interj
gauzak espero bezala ez irteteak eragindako haserrea edo nahigabea adierazten duen hitza.

  • Lehor eta garratz erantzun zion: Putza!
  • Loteria tokatuko zitzaigula ta, putza!
  • Eta orain, zorra kitatzeko aukera nuenean, putza!

sarrera erlazionatuak
eta kaka, eta zakurraren putza [zakurraren putz], ezer ez eta festa

 

putza baino erreago

adj esap
haserrekorra, ipurterrea.

 

putza baino harroago

adj esap
oso harroa.

 

putza bezain arin

adj esap
oso arina, pisu gutxikoa.

 

putza bezain bero

adj esap
bero.

  • Hor dabil putza bezain bero.

 

 

« Hiztegiaren aurkibidera