1 adj
ona, bikaina.
- Bizimodu bapua darama horrek.
- Gure lagun taldean baziren eta badira bertso-idazle bapoak.
- Marrazki bapoa egin dun.
- Baina Badixko fundizioan ez dabiltza era bapoan.
[ironikoki]
- Senarra gobernatzeko zer modu bapoa!
- Eskandalua ateratzeko lagun hori da bapua.
en awesome.
es cojonudo -a, guapo -a, molón -ona.
fr super, trop bien.
sarrera erlazionatuak
demaseko (1), espezial, kristoren, markaz fuerako, mortal (1), mundial, mutxo (1), onon, terribleko
2 adj
ederra, itxura onekoa.
[emakumeentzat, bapo zein bapa]
- Gizon bapua dago oindino Inazio.
- Nik ez dakit zer neskatx klase den baina itxuraz bapua.
- Ze bapa!
en hot.
3 adj
handia, sekulakoa.
- Bota ditu izerdi bapoak.
- Hark entzungoitu gaur egundokoak, berak’e emango dizkit arrazoi bapoak.
- Atzo ere egin du azio bapoa: zortzi alditan jaso hogei arroakoa.
sarrera erlazionatuak
demas (1), demaseko (1), mortal (2), ostia lako, peazu, upa lako
4 adj
harroputza, ahoberoa.
- Nausiaren arrapostua argi zeukan bere begitarte irrikin, bapoan.
en bragger, blow-hard.
es fantasma, fantasmón -ona.
sarrera erlazionatuak
ahuntz, arranpalo (1), artobero (1), gibel-gaizto, haizeputz, handiputz, harroputz, kaka-loratu, mandar, parrat (1), putz (4), putz-erroskilla (1), putzontzi, zorri piztu
5 adj
ausart, kementsu eta deliberatua.
- Hain gaztea izanda, neska bapoa da, zirt edo zartekoa, eta badaki zer nahi duen!
6 adb
oso ondo, bikainki; gustura.
- Bapo bazkaldu genuen atzo Zumelagan.
- Bapo aseta gelditu gara.
- Eta hala bapo egon ginen ilunabar arte.
- Bapo bizi da bere emazte eta alaba hamalau urtekoarekin.
- Segetan bapo jokatu ziren mutil zarra ta gaztia.
- Artasoroan etzanda, bapo siesta eginez.
- Gaztiak jardun dira bertsuetan bapo.
- Bapo ikasi duzu zirikatze lana.
- Upelen jiran ordu batzuk pasa genituen bapo.
[ironikoki]
- Astoa irristatu ta ibaira erori zen; bapo zegok gure gatza!
- Bapo moldatzen da, bai, baldarka-baldarka…
sarrera erlazionatuak
elegante, jabea lez (1), kategorian, kristoren pare, mundial, onenaren pare, putalarru (2), tope; latz (2)
7 interj
oso ondo, ederto.
- Bapo! Dilista guztiak jaituzu.
- Bapo, Pantxiu, bapo.
- —Beraz… beraz, nagia pizkortzen ezta erraz. —Bapo. Enekian bertsolaria zinenik.
- Lana lortu al dun? Bapo!
- Gogamena, organismoaren baldinkizun batzuei lotua azaltzen zaigu. Bapo. Eta zer segitzen da hortik?
[errepikatuta]
- Bapo-bapo, Pello, bai oilar nagoela lehen nintzena oilo.
[irokinoki]
- Zuk etxia zikindu ta nik garbitu biar, ezta? Bapo!
- Bapo, motel!
en awesome!, great!
es ¡fenómeno!, ¡(qué) guay!
fr génial !, super !
sarrera erlazionatuak
demas (3), espezial!, fukarra!, fula! (2), kristorena!, mortal (3)
8 adb
handiro, neurri handian, asko.
- Bi aldeetara behiak saltoka juan dia, bapo izorratu du horretxek jendia.
- Gu ere geunden horrekin bapo aspertuta.
- Halere gauzak bapo aldatu hitukeen.
- Kakazarra! Bapo izorratu gaitik.
sarrera erlazionatuak
demas (2), gogor, latz (1), seko, terrible
9 interj
zerbait amaitu dela esateko hitza.
- Oin pelota bapo, ohera joateko ordua da.
- Geltokira lagundu zidan, eta bapo!
- Zer nai duk, bada, hik: dena bestek egitekotan utzi eta lasai bizi? Eta kamioa konpondu edo ura etxera jarri edo egin behar denean bakarrik azaldu Udaletxera eta bapo?
« Hiztegiaren aurkibidera
Iruzkin berriak