kakatsu

[baita ere kakazu]

 

1 adj
kakatia, sabela maiz husten duena.

  • Gure alaba baino ume kakatsuagorik ez dut sekula ikusi.

en shitter.
es cagón -ona.

sarrera erlazionatuak
kakajario, kakamerke, kakati, kakontzi

 

2 adj
zikina; zitala (irain gisa ere erabiltzen da).

  • Astegunian apaindu eta jaiegunian kakatsu.
  • Ale arlote apua, eskale zamari kakazua.
  • A, kakatsua, ostera ere igaro beharko duk sabel-zorria, eta higatik guk!
  • Hobe duk gero, apoari begira gehiago ez hauten harrapatzen! Urde kakazu, ez besten hori!

en pig, slob; (you) bastard.
es cerdo -a, guarro -a, marrano -a; cerdo -a, cabrón -ona.
fr porc, cochon(ne); connard/connasse.

sarrera erlazionatuak
balitxo, bordel, koipe-jario (1), urde (1); apotxar

 

3 adj
egitekoez, arazoez edo pertsonez mintzatuz, guztiz gogaikarria gertatzen dena.

  • Lan kakatsua eta irabazi laburrekua orainguan etorri zaidana.
  • Egun kakatsua pasa dugu.
  • Martxo kakatsu, apiril ederrean sar nazazu.

en shitty.
es de mierda.
fr de merde.

sarrera erlazionatuak
[gogorrak] alu (2), bolatu (3), bort, golatu, herresta, gorotz, izorra, kaka (4), ostia, puta (5), zerri (2), zikin; [arinak] arraio (1), arranpalo (3), bagastu, botiga (2), deabru, demonio, demontre, erre, futxo (2), kiskil, komunzulo, kontra, lupu, ozpin (1), putz (3), tzar, zentella, zulatu (5); [ezkerrean doazenak] demontreen, kaka (5), urde (2)

 

4 adj
pazientzia gutxikoa.

  • Zapatari ona baina kakatsu hutsa.

sarrera erlazionatuak
errai-estu, kakapirri (2)

 

« Hiztegiaren aurkibidera