Orri honetan jasoz joango gara hitanoaren inguruan aurkitzen ditugun baliabide interesgarriak.
- Hikako moldea. PDF honetan Euskaltzaindiak araututako hitanozko adizkiak dituzue.
- Hitanozko adizkien bihurgailua. Web-orri honetan, hitanozko adizkiak automatikoki ezarriko dira idazten edo itsasten dugun testuan (noka zein toka). Horrez gain, hitanozko adizkien bilatzaile bat dago.
Hitano murriztua
Xabier Kintanak azaldu zuen, Lazarragaren eskuizkribuari buruzko artikulu batean, idazle zaharrak bi hitano molde zerabiltzala.
Molde batak, gaur egun nagusi, mendeko ez diren adizki guztiak alokutiboan jartzea eskatzen du (goian azaldutakoa):
- Ni nauk hire lagun onena.
- Hemen aurkitu zitenan hire erlojua.
Besteak, aldiz, aditz neutroa erabiltzen du hi ez bada aditzaren NOR, NORI eta NORK pertsonetako bat, hikako formetara aldatu gabe:
- Ni naiz hire lagun onena.
- Hemen aurkitu zuten hire erlojua.
Bigarren eredu hori XVI. mende arte bakarrik erabili bide zen —beraz, zaharrena da—, eta Kintanak «oinarrizko hitanoa» edo «hitano murriztua» esaten dio. Euskaltzainak uste du eredu murriztu horrek balio lezakeela sistema moderno konplexuagoa irakasteko oinarri gisa, eta hala aurre egin ahalko litzaiokeela hitanoaren gainbeherari.
Jijauaz hitano murriztua ere erabili ahal da, nahi izanez gero.
Iruzkin berriak