gika

iz
zaletasun, jarrera edo jokabide arraro eta ezohikoa duen pertsona.

  • Asteburuan matematika giken biltzarra egingo dugu gaztetxean.

Erabilera oharra
Esanahi bertsuarekin, Euskaltzaindiaren hiztegiak friki hitza biltzen du, euskalki markarik gabe, Hegoaldekoa soilik den arren. Izan ere, espainoletik hartua da; hau, bere aldetik, freaky ingelesetik dator, baina esanahi desberdina dute batak eta besteak. Friki hitz espaiñola/Hegoaldekoa geek esaten da ingelesez, frantsesez bezalaxe (gaztelaniaz, geek teknologiazale porrokatuei bakarrik aplikaten zaie). Hori dela eta, Jijau hiztegiak, nazioarteko maileguaren alde eginez, “gika” proposatzen du Euskal Herri osorako (eta, ildo beretik, gikismo, gikakeria, gikada…).

en geek.
es friqui
fr geek -ette.

sarrera erlazionatuak
alestrajo, marro

 

« Hiztegiaren aurkibidera