1 ad
erabili, maneiatu.
- Horrek badaki ezpata dantzatzen.
- Ongi dantzatzen duzu mingaina.
- Tiro-soinu bat izan zen eta hankak dantzatu zituen.
- Hogeita lau urte honetan dantzatu ditu harriak, baita gainera plazetan egin marka ikaragarriak.
- Arrauna fuerte dantzatzen dute, behera jaitsi ta gora igo.
- Eta azkenik luma hartuta dantzatu zuen besoa.
es sacudir, menear, darle a.
2 ad
jo, astindu.
- Dantzatuko haut!
sarrera erlazionatuak
azkurak kendu, kaka atera, kurratu, makila dantzatu, ona jarri (2), pastelak partitu, pentsu lehorra eman; berotu (3), egur (1), jorrada (1), lixiba (2), melada, orraztu (3), ostia zaparrada, palu, partxe
« Hiztegiaren aurkibidera
Iruzkin berriak