ahardi

iz (irain.)
emakumea iraintzeko hitza (lizuna, promiskuoa, etab.).

  • Aurpegira barre egiten zion, sorgina, atsoa, ahardia ta puta deitzen zion.

en trollop.
es zorra, puta (puta zorra, grandísima puta…).
fr traînée.

sarrera erlazionatuak
ailart, apote, arpera, atso puta, atsobero, bagats, bargasta (1), daldaxa, fardel (3), filda (2), galots, hegal-hautsi, karruin, lastaira, likits, lumi, makera, mari-purtzil (1), maritzar (1), mari-zirtzil, ollaka, puta (2), putanga, txino, urdanga, urdaxka, zarratatu, zarratera, zirrilda (2)

 

ahardi-alaba

iz (irain.)
emakumezkoak iraintzeko erabiltzen den hitza.

  • Emakume ezkonduren bati ahardi-alaba dela dioena katean hiru astetan lotuta egon bedi.

es hija de puta.
fr fille de pute.

sarrera erlazionatuak
ahardi-seme, amatxerriaren ume, izor-urde, putakume

 

ahardi-seme

iz (irain.)
gizonezkoak iraintzeko erabiltzen den hitza.

  • –Ikuzleak oraindino ez ditu ekarri alkandorak. –Hoa bada eske, ahardi seme hori.

es hijo de puta.
en son of a bitch.
fr fils de pute.

sarrera erlazionatuak
amatxerriaren ume, izor-urde, putakume, putaseme; ahardi-alaba

 

« Hiztegiaren aurkibidera